|
Fisioterapia
Fisioterapia, elementu naturaletan eta gorputzaren mugimendu eta ariketa fisikoak diren ekintza mekanikoetan oinarritzen den osasun zientzien atal bat da. Bere helburu nagusia, gorputzeko sistema desberdinen funtzioen garapen egokia lortzea da, horien funtzionamendu egoki edo desegokiak gorputzaren zinetika edo mugimenduetan duen eragina kontutan izanik. Zientifikoki frogatuak dauden teknikak erabiltzen dira, giza gorputzak dituen mugimendu desberdinen ahalmena, eta honi dagozkion funtzio fisikoak, galdu, galtzeko zorian edo aldatu direnean. Baina fisioterapia ezin da mugatu prozedura edo teknika mulktzo batetara. Pertsonaren ezaguera sakona ere izan behar du. Horretarako oinarrizkoa da bere osotasun bio-psiko-sozialean tratatzea, hiru arlo hauen arteko erlazio sakona kontutan izanik. Fisioterapian erabiltzen diren teknika desberdinen artean hauek aurkitzen dira: kinesiterapia, masoterapia, krioterapia, termoterapia, teknika bereziak, … |
|
Osteopatia
Osteopatia, giza gorputzeko sistema guztien elkar jardutean, erlazionaturik egotean oinarritzen da; hau da, sistema bateko ondoezak gainontzeko sistemetan izan dezakeen eraginean. Beraz, praktika mota holistikoa da. Tratamenduaren helburua, oinazea gutxitu, funtzioak eta mobilitatea berreskuratu, eta osasuna eta ongizatea bultzatuko dituzten teknikak aplikatzea da. Bizkarrezur, artikulazio, nerbio sistema, gihar sistema, errai eta garezurrean aurki daitezkeen disfuntzio eta hipomobilitateak tratatzen dira osteopatian. Galdutako gorputz oreka berreskuratzea lortu nahi da, horretarako gorputzak berak dituen baliabideak berraktibatuz. Erabiltzen diren teknika terapeutiko desberdinak: giltzaduren manipulazioa, gihar energia, mobilizazio, stretching eta funtzional teknikak, besteen artean. |
Kontaktua
|
Aurretiko hitzordua hartzeko telefonoa:
Fisioterapia / Osteopatia: 633 432 542 (WhatsApp) |
Zelai Ondo 23, Zarautz
|